Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
"Irakeko indarkeriaren azterketa" 2014
Mahai inguruak bi zati izango ditu. Lehenengoa, "Irak: iraultza, yihadismoa edo zatitzea". Pedro Rojok gaur egungo gatazka armatuaren nondik norakoak aztertuko ditu eta etorkizunerako sumatzen diren hiru agertoki posible: Siriako eredua, herrialdea zatitzea edo irtenbide politiko bat.
Nadi Hindik "Emakumeen agenda soziala eta Iraken eman diren matxinadak" aurkeztuko du. Emakumeek eremu publikoan duten eginkizunaz hitz egingo du, ekintzarako duten aukerez, dauzkaten mugei buruz, eta eusteko eta genero erlazioak bultzatzeko aukerez.
Pedro Rojo arabista da eta Al Fanar, Arabiar Ezagutzarako Fundazioaren lehendakaria.Mundu arabiarrean bizi izan da 20 urtez. " Iraq, diario de la resistencia" liburuaren egile-kidea eta " El mundo visto por los árabes" liburuaren egilea da , hainbat artikulu eta hitzaldi emateaz gain Irakeko egoeraren inguruan.
Nadia Hindi, Granadako Unibertsitateko, Arabiar eta Islamiar Ikerketen ataleko ikertzailea. Biak CEOSI taldeko kideak dira (Campaña Estatal contra la Ocupación y por la Soberanía de Iraq )
Informazio gehiago hemen