Breadcrumb

banner Aila 30

Aila 30

Eduki publikatzailea

Urteko Zikloa: "Desobedientzia praktikak: guztien ondasunen defentsan" 2015

Sao Paulo:"ocupando el campo, ocupando la ciudad".

Urteko Zikloa:

Mugimendu sozial eta politiko honen helburu nagusia lurra eta nekazal erreformaren aldeko borroka da, eta horrekin batera gizartearen eraldaketa bultzatu. Horretarako lurren okupazioa izan da bere estrategia nagusienetako bat, nekazal erreforma bultzatzeko tresnarik eraginkorrena.
 
Alzerina Carneiro Brasilgo iparraldetik dator, Maranhão estatutik. Bertan lurraren jabetza oso kontzentraturik dago, eta latifundio horietako gehienak soja monolaborantzarako, eukalipto-sailetarako edota abereak hazteko erabiltzen dira, beti ere agrobusiness erasokorraren logikan. Horren ondorioz, Brasilgo pobrezia maila altuenetakoa aurki dezakegu nekazarien artean.
 
Hitzaldian Alzerina Carneirok lurralde horietan MSTk nekazarien eskubideak defendatzeko bultzatu dituen ekimenak aurkeztuko dizkigu, hiria eta nekazal munduaren arteko harremanak aztertuz, eta desobedientzia zibilean oinarrituko estrategia azalduz.

Informazio gehiago hemen