Breadcrumb

banner Aila 30

Aila 30

Eduki publikatzailea

Urteko Zikloa: "Desobedientzia praktikak: guztien ondasunen defentsan" 2015

Ura(Tesalónica) "Referendum ilegal contra la privatización del agua" - Theodoros Kariotis.

Urteko Zikloa:

Greziako berregituratze neoliberalaren parte handi bat Estatuak Atenasen eta Tesalonikan dituen ur enpresak saltzea da. Greziarrek, ordea, gogor egin dute horren aurka, eta austeritatearen aurkako borroka enblematiko bihurtu dute uraren aldeko borroka.
 
Funtsezko ondasun hori pribatizatzearen aurka, hiru proposamen izan dira: Estatuak kudeatzea (egiaz, gaur egun enpresak burtsan sartuta baitaude), nagusiki parlamentuko ezker indarrek aldeztua; udalek kudeatzea, Tesalonikako Metropoli Guneko Udalerrien Batasunak sustatua; eta gizarteak kudeatzea herritarren partaidetzaren bidez, 136 Ekinbideak sustatua.
 
2014ko maiatzean, herritarren mugimendu zabal batek pribatizazioaren inguruko erreferendum bat antolatu zuen. Gobernuak legez kanpokotzat jo bazuen ere, 2.500 boluntario aritu ziren lanean. 220.000 pertsonak eman zuten botoa, horietatik % 98k pribatizatzearen aurka. Herritarren presioari esker eta hainbat auzi irabazi izanari esker, pribatizazioa geldiaraztea lortu zuten.
 
Theodoris Kariotis 136 Ekinbideko kidea da. Greziako Tesalonika hiriko oinarrizko mugimendu bat da ekinbide hori, hiriko ur eta saneamenduaren enpresa publikoa pribatizatzeko prozesua geraraztea xede duena. Horrez gain, herritar kudeaketan oinarritutako beste eredu bat sustatu nahi du; hain zuzen, irabazi asmorik gabeko tokiko kooperatibak sortu nahi ditu, eta horien bidez ziurtatu urak ondasun komun izaten jarraituko duela, justizia soziala izango dela eta erabakiak hartzeko orduan parte hartu ahal izango dela.
 
Uraren Aldeko Aliantza Panhelenikoa sortzeko prozesuan parte hartu zuen. Sare hori 22 mugimenduk osatzen dute, eta denek dihardute ura batetik bestera eramatearen aurka, presen aurka eta Greziako lurralde osoko ur baliabideak pribatizatzearen aurka.

Informazio gehiago hemen