Breadcrumb

banner Aila 30

Aila 30

Eduki publikatzailea

Kontzertu solidarioa - Gani Mirzo & grupo - 2016

Musikari kurdu – siriarrak kontzertu bat eskainiko du errefuxiatuei elkartasuna adierazteko.

Kontzertu solidarioa  - Gani Mirzo & grupo - img

Ekainaren 20a Munduko Errefuxiatuen eguna da, eta, hori dela eta, Donostiako Udaleko Kultur Aniztasuneko eta Lankidetzako atalek, Aquariumekin elkarlanean, errefuxiatuak pairatzen ari diren egoera izugarriaren aurrean elkartasuna adierazi nahi dute kontzertu honekin. Errefuxiatuek beren hirietatik alde egitera behartuta ikusten dute beren burua, gerretatik eta jazarpenetatik ihesean, eta, honez gain, Europak,  nazioarteko hitzarmenak urratuz, zorigaitzera kondenatzen ditu.
 
Gani Mirzo, Sirian jaiotako artista kurduak, Ekialdeko eta Mendebaldeko soinuak nahasten jakin izan du, maisutasunez jotzen duen laute musika tresnarekin. Musika kurdua, ekialdekoa, flamenkoa eta jazzaren esentzia etengabe ikertzeagatik da ezaguna. Dagoeneko, 3 album kaleratu ditu eta gaur egun Neila Benbey Algeriarrarekin batera laukote bat osatzen du.
 
Bere azken diskoa Irakeko Kurdistaneko Domizen dagoen errefuxiatuen kanpamentuari eskaini dio; musikariak familia dauka Domizen, non, gaur egun, 100.000 errefuxiatu baino gehiago bizi diren.

Informazio gehiago hemen