Breadcrumb

banner Aila 30

Aila 30

Eduki publikatzailea

Javi Julio argazkilariaren erakusketa 2016

Javi Julio, freelance argazkilaria. Lesbos: Europara sartzeko lehen urratsa

Javi Julio argazkilariaren erakusketa img

Lesbos Europara sartzeko bide nagusia da. Egunero, milaka pertsona iristen dira gerraren izugarrikeriatik eta gosetetik ihesi. Bizirik ateratzen direnek boluntarioen laguntza jasotzen dute.
 
Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko "lotsaren ituna" dela eta, errefuxiatuak atxiloketa zentroetan sartzen dituzte baldintza iraingarrietan, eta, ondoren, bota egiten dituzte europar lurraldetik. 
 
Tragedia izugarri hori 2012. urtean Bakearen Nobelarekin saritu zuten Europan gertatzen ari da. Europa bizkarra ematen ari da II. Mundu Gerraz geroztiko krisi humanitariorik handienari. Europako estatuek, nazioarteko hitzarmenak urratuz, kanporatzera eta hiltzeko arriskura kondenatzen dituzte milaka eta milaka errefuxiatu.
 
Javi Julio, freelance argazkilariak, besteak beste, Aljelian, Ukrainan, Jordanian eta Grezian egin du lan eta bere objektiboaren fokua giza eskubideetan eta gizarte borrokan jarri du.

Informazio gehiago hemen