Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Sahara Murala Donostian 2016
Sahararen aldeko murala Donostian
Aurten, 2016ean, 40 urte betetzen dira, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa ( SEAD ) jaio zela. Deserrian jaiotako gobernua, Espainiak Mendebaldeko Sahara alde batera utzi eta Marruekosek okupatu eta gero. Ordutik saharar herria, okupazioaren errepresiopean, diaspora eta deserrian bizi da, argeliar desertu gogorrean.
Donostiako udaleko lankidetza ataletik, Sahararen aldeko mural honen bitartez, herri honekiko elkartasuna adierazi nahi da, erresistentzian, 40 urte luze daramana bere lurra berreskuratzeko eskubi legitimoaren aitorpenagatik borrokatzen.
Jon Landa, margolari figuratiboa, erretratoaren maisutasunagatik ezaguna dena, Sahararen aldeko mural hau gauzatzen ari den artista da, saharar emakume baten formatu handiko erretrato bat burutuko duena. Margolana Javi Julio Kazeta-argazkilarearen argazki batean du oinarri.
Nestor Basterretxea plazan ikusi ahalko da, Tabakaleraren ondoan
Informazio gehiago hemen