Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
FIARE Banka Etikoa - Hitzaldiak AEKn 2017
Donostiako udaleko lankidetza atalak Fiare Banka Etikoaren inguruko zenbait hitzaldi antolatu ditu AEK-ko euskaltegietan. Informazio hitzaldi – solasaldi hauekin Fiare banka etikoaren alternatiba aurkeztu da, produktu finantzarioen kontsumo kritiko, kontziente eta eraldatzaileago bat sustatzeko asmoz.
Fiare banka etikoa proiektu kooperatibo eta herrikoia da. Banka etikoak, dirua, elkartasun tresna gisa ulertzen du eta erabaki ekonomiko eta finantzarioen erdigunean pertsona ipintzen du. Bere helburu nagusia pertsonen eta erakundeen aurrezkiak, proiektu sozial eta solidarioetara bideratzea da, hau da, errealitate justuago, parte-hartzaileago eta inklusiboago bat lortze aldera lan egiten duten proiektuetara.
Ohiko finantza erakundeek gure aurrezkiak baliatzen dituzte maileguak eman eta inbertsioak egiteko. Inoiz gutxitan dakigu jarri ditugun sosek zein ibilbide egiten duten. Fiare banka etikoarekin gure diruarekin ze egitasmo sustatzen ditugun erabakitzeko eskubidea dugu.
Beñat Birasuegik, Fiareko kideak, eman dizkie ikasleei proiektu eraldatzaile honen inguruko azalpenak.
Entitatea: |
---|