Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
"Amasahara erakusketa" 2017
Nora Urbizuren 21 Argazki eta Ander Ortiz de Muruan artelan bat Gipuzkoa Ospitaleko hallean ikusgai egongo dira otsailaren 21etik martxoaren 5a arte . Maiatzak 20 elkartearen proiektua da, elkarte hau 2010ean sortu zen Oporrak Bakean programan era berezi baten parte hartzeko asmoz
Erakusketa honen bidez haur saharraren behin-behineko harrera programan parte hartzera gonbidatzen ditugu donostiako familia guztiak.
Erakusketa hau Maiatzak 20 eta Amasa herriak auzolanean eginiko erakusketa da. Maiatza 20 elkarteak Oporrak Bakean programan modu berezian parte hartu du Amasako apaiz etxean 2014. urtetik 13/14 neska-mutil urtero harreran hartuz. Amasahara izena hitz joko batetik dator amasa eta sahara
Amarasahara proiektuak bi helburu ditu, batetik Oporrak Bakean programa beste modu batera ezaguraztea orain arte sahara herriaren errealitatea ezagutzen ez duten lekuetan eta bestetik Maitza 20 elkarteak euren proiektuakin aurrera jarraitzeko laguntza, erakusketako argazki eta material desberdinaren erosketaren bidez
Oporrak Bakean programak, urtero bi hilabeterik gogorrenean 10 eta 12 bitarteko saharar neska mutilei Argeliako saharar errefuxiatu kanpamentuetatik ateratzeko aukera ematen die, hilabete horretan egiten duen berotik babestu, ondo elikatu ia denak duten anemia kronikoa sendatzeko eta egiten zaizkien osasun azterketen bidez gaixotasun txikiak sendatzeko aukera eman .
Entitatea: |
---|