Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Europaren mugak Zikloa
Europar kontinentea blindatzen duten bost koordenatuak
Muga bereiz-lerroaren metafora bat da. Mugan, estatuek bere burujabetzaren eta lurralde-jabetzaren alde borrokatzen dute. Mugan, errefuxiatuek eta etorkinek beren bizitza eta duintasunaren alde borrokatzen dira. Hemen Mediterraneoan, bere geografia eta inguru politikoarengatik, mugak, metalikoak, likidoak, harritsuak, hautsez betetakoak edota are ikusezinak izan daitezke.
Ziklo honetan, errefuxiatuek zeharkatu behar dituzten Mediterraneoaren muga blindatuen zehar ibiliko gara, gure itsasoaren bost koordenatuetan begirada jarri duten hainbat argazkilari eta kazetarien begiradaren bitartez. Iparraldean, lurreko bidea: trenak, autobusak, ibilaldiak. Hegoaldean, libiar hondartzak: atxiloketa zentroak, gezurrezko portuak, Afrikatik irtetea. Ekialdean, greziar irlak: harkaitzak, salbamendu-jakak, berehalako arriskua. Mendebaldean : alanbre-hesia, kontzertinak, eta metala. Eta erdialdean, itsasoaren handitasuna: bakardadea, urdin amaigabea, Libia eta Italiaren artean etsi-etsian egindako erreskatea.