Breadcrumb

banner Aila 30

Aila 30

Eduki publikatzailea

2020ko otsailaren 25ko Adierazpen Instituzionala

Donostiako Udalbatzak, Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa sortu zeneko 44.urteurrenarekin bat.

2020ko otsailaren   25ko Adierazpen Instituzionala img

Donostiako Udalbatzak, Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa sortu zeneko 44. urteurrenarekin bat, Saharako herriarekiko elkartasuna adierazten du eta haren legezko kausaren aldeko babesa berresten.

Donostiako Udalbatzak berretsi egiten du Saharako herriarekin eta haren ordezkariekin dituen lankidetza bideekiko konpromisoa.

Donostiako Udalbatzak Nazio Batuei hertsiki eskatzen die, berandutu gabe, gatazka horren konponbide zuzen eta behin betikoa sustatzeko, Saharako herriak autodeterminatzeko duen eskubidea erabiltzea barne, erreferendum aske eta garden baten bidez, amaitu gabeko deskolonizazio prozesuaren amaiera gisa.

Donostiako Udalbatzak EspainiakoGobernuari eskatzen dio estatus diplomatikoaeman diezaiola Fronte Polisarioak Espainian duen ordezkaritzari; Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa onar dezala, eta Mendebaldeko Sahararako Nazio Batuen Bake Plana betetzerakoan oinarritutako bidezko eta behin betiko konponbidea lortzeko beharrezko ekimenak susta ditzala.

Donostiako Udalbatzak adierazi du nahiduela aldarrikapen horiek guztiak, Udalbatzak beste zenbaitetan adierazitakoak, ahalik eta eperik laburrenean gauzatu daitezela, Saharako herriaren etorkizunerako askatasun eta justizia bidea ahalbidetzeko.