Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
2020ko otsailaren 25ko Adierazpen Instituzionala
Donostiako Udalbatzak, Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa sortu zeneko 44.urteurrenarekin bat.
Donostiako Udalbatzak, Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa sortu zeneko 44. urteurrenarekin bat, Saharako herriarekiko elkartasuna adierazten du eta haren legezkokausaren aldeko babesa berresten.
Donostiako Udalbatzak berretsi egiten du Saharako herriarekin eta haren ordezkariekin dituen lankidetza bideekiko konpromisoa.
Donostiako Udalbatzak Nazio Batuei hertsiki eskatzen die, berandutu gabe, gatazka horren konponbide zuzen eta behin betikoa sustatzeko, Saharako herriak autodeterminatzeko duen eskubidea erabiltzea barne, erreferendum aske eta garden baten bidez, amaitu gabeko deskolonizazio prozesuaren amaiera gisa.
Donostiako Udalbatzak Espainiako Gobernuari eskatzen dio estatus diplomatikoa eman diezaiola Fronte Polisarioak Espainian duen ordezkaritzari; Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa onar dezala, eta Mendebaldeko Sahararako Nazio Batuen Bake Plana betetzerakoan oinarritutakobidezko eta behin betiko konponbidealortzeko beharrezko ekimenak susta ditzala.
Donostiako Udalbatzak adierazi du nahiduela aldarrikapen horiek guztiak,Udalbatzak beste zenbaitetan adierazitakoak,ahalik eta eperik laburrenean gauzatudaitezela, Saharako herriaren etorkizunerakoaskatasun eta justizia bidea ahalbidetzeko.