Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
RASDeko gobernu legitimoa errekonozimendua.
2016ko otsailaren 23ko Erakunde Adierazpena

Donostiako udalak adierazten du:
-
Berretsi egiten du RASDeko gobernu legitimoa eta Fronte POLISARIOA errekonozitzen dituela, eta behin berriro aldarrikatzen du Saharar Herriak legez duen autodeterminatzeko eskubidea.
-
Espainiako Gobernuari eta nazioarteko komunitateari eskatzen die bultza dezala Nazio Batuen ebazpenen arabera erreferendun bat.
-
Berretsi egiten du bere konpromisoa lan egiteko Tindufen (Aljeria) babestuta dauden errefuxiatu-kanpamenduetan
-
Marokoko agintariei eskatzen die bertan behera utz dezatela giza eskubideen alde diharduten saharar aktibisten aurkako jazargoa