Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
"Mendeko akordioari" buruzko Adierazpen Instituzionala
Donald Trumpek eta Benjamin Netanyahuk Palestinako gatazka konpontzeko;Trumpen hitzetan, «mendeko akordioa» sinatu zuten.
Hirurogeita hamar urte igaro dira Israelek palestinarrak jazarri eta garbiketa etnikoa gauzatu zuenetik (Naqba), berrogeita hamar urte militarrek Gaza, Zisjordania eta Jerusalem okupatu zituztenetik, eta Palestinako dramak ez du konponbiderik oraindik. Bost milioi errefuxiatu palestinar baino gehiago bizi dira halabeharrez Jordanian, Sirian, Iraken, Libanon eta mundu osoan barreiatuta, eta beren etxeetara eta herrietara bueltatzeko eskubidea dute.
“Mendeko akordio” honek egoera politikoa larriagotu besterik ez du egin AEBen Israelgo enbaxada Jerusalemen jartzea erabaki ondoren, NBEk ezarritakoa eta 2017ko abenduaren 21eko Nazio Batuen Batzar Nagusiaren ES-10/L.22 Ebazpenarekin berriz berretsitakoa aintzat hartu gabe.