Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Oporrak Bakean
Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu kanpamentuetan bizi diren 10 eta 12 urte bitarteko saharar haurrak aldi batez hartzeko programa da Oporrak Bakean. Harrera udan egiten da, bi hilabetez, basamortuan garai horretan egiten baitu berorik handiena.
Ekimen honen helburua da ahal den neurrian arintzea adingabe horiek kanpamentuetan nozitzen dituzten bizi-baldintza gogorrak. Mediku azterketak gauzatzen zaizkie eta oinarrizko arazoak konpontzeko bidean jarri. Bestalde elikadura gabezien ondorioz sortutako kalteei aurre egiten zaie. Azkenik, euren herriak pairatzen duen egoera ezagutaraztea ematen dute, bi herrien arteko kultur trukaketa gertatzen delarik familien arteko erlazio estua lortuz kooperazioa bultzatuz.
Elkarbizitza hau bi aldeentzat da aberasgarri, haurrek saharar errefuxiatu kanpamentuetatik oso ezberdinak diren gauzak ikasten dituztelako, eta guretzat saharako herriak dituen baloreak, kultura, eta egoera ezagutzeko.
Lankidetza Arloa
Aiete Jauregia
Aiete Pasealekua, 65, 1.
20009 DONOSTIA
|
Tel.: 943 481471
Fax: 943 481778
Mail: lankidetza@donostia.eus
|
Berria:
- "Amasahara erakusketa" Gipuzkoa ospitaleko hallean, Otsailaren 21etik martxoaren 6a arte
- Oporrak Bakean harrera programaren hitzaldia, martxoaren 22an, Tokiko Gobernu Batzarrean