Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

GGKK babesen dituzten pertsonen lidergoa indartzea. 2018. 2018

Giza eskubideak eta naturaren eskubideak babesten dituzten pertsonen lidergoa indartzea, erauzketa industrien erasoen aurrean, bereziki Ekuadorreko indigenen lurraldeetan eta nekazari lurretan.

GGKK babesen dituzten pertsonen lidergoa indartzea. 2018. img

Proiektuaren helburua da giza eskubideak eta naturaren eskubideak babesten dituzten pertsonak indartzea, erauzketako meatze industrien erasoen aurrean. Indar hori ekintza hauen bidez egingo dugu:

  • Informazioa sortuko dugu eskubide sozialen, ingurumen eskubideen eta lurralde eskubideen egoerari buruz, eta meatze ustiaketak eta erauzketak eraginiko eskubide horien urraketari buruz, bereziki herri indigenen eta emakumeen kasuan. Helburua izango da eskubideak babesten dituzten pertsonen eta haien ingurumenaren egoera ikusaraztea eta iritzi publikoa horren aurrean sentsibilizatzea;
  • Gaitasunak indartzeko lana egingo dugu, lurraldeetan eragiteko eta monitorizazioa burutzeko;
  • Nazioko eta nazioarteko antolaketa lanari esker, taldeko ekintzak egin ahal izango dira, eztabaida guneak sortuko dira eta Hegoaldea-Hegoaldea eta Iparraldea-Hegoaldea koordinatuko dira; horrela, meatzaritzaren beste alternatiba batzuk proposatuko dira eta agerian jarriko dira mineralak erauzteari eta kontsumitzeari loturiko kateak nahiz mundu mailako eraginak.

Donostiako Udala: 40.746,75 €
Entitatea:

Setem hego haizea