Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Kafea, sorotik kikarara. 2018 2018

Kafea, sorotik kikarara: Kontsumo Kontzientea eta Arduratsua.

Kafea, sorotik kikarara. 2018 img

Proiektu hau ALBOAN eta Deustuko Unibertsitatearen artean aurkezten da, eta helburua da pentsamendu kritikoa eta konponbideen bilaketa sustatzea ikuspegi etikotik eta ingurumenaren ikuspegitik, gizarte justiziaren eta giza duintasunaren arloko arazoen aurrean. Hori horrela, donostiarren kontzientzia kritikoa sustatu nahi dugu, kontsumo eredu kontzientea eta sozialki eta ingurumenaren aldetik arduratsua eraikitzeko. Horretarako, prestakuntza eta sentsibilizazio ekintzak egingo ditugu hezkuntza komunitatearekin, kontsumo arduratsu, kritiko eta kontzientearen inguruan, komunitate horretako partaideek beren kontsumo ohituretan eragiteko eta ohitura horiek aldatzeko gaitasuna baitute.

Era berean, Donostiako Ostalaritza Elkartearen partaidetza izango dugu. Modu horretan, ohikoa ez den eragile baten partaidetza izango dugu, baina eragile hori funtsezkoa da ekoizpeneko eta kontsumoko beste modu eta praktika batzuk ikusarazteko; praktika horiek ingurumen jasangarritasunarekin eta tokiko ingurunea hobetzearekin lotuta daude, eta beraien ardatza da ongi bizitzea, tokiko errealitatea eta globala lotuz.

Donostiako Udala: 27.412,19 €
Entitatea:

Alboan