Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

EKIMUIN DONOSTIA. 2018 2018

EKIMUIN DONOSTIA: Unibertsitate eraldatzailearen eredua helburu.

EKIMUIN DONOSTIA. 2018 img

Proposamen honen helburua da unibertsitate eraldatzailearen eredua sustatu, ezarri eta ikusarazteko estrategia abian jartzeko lanak eta bidea egitea, ekonomia soziala eta solidarioa sustatuz (Ekimuin proiektuaren I. fasean sortua, 2014-2017). Unibertsitate eredu hori Donostiaren beharretara egokituta egongo da.

Horretarako, batetik, oinarri hartuko dugu dimentsio anitzekoa eta inklusiboa den eta genero ikuspegia eta Iparralde-Hegoalde ikuspegia dituen prozesu parte-hartzailea; prozesu horrek unibertsitateko eta unibertsitatez kanpoko hezkuntza eragileen (irakasleak, erabakitze organoak, gizarte erakundeak...) kontzientziazioa eta ahalduntzea indartuko ditu, eragile horiek baitira unibertsitatearen eta gizartearen arteko harremanen eta espazioen eraldatzaileak.

Bestetik, I. Fasean hasitako eta diagnostikatutako hezkuntza formaleko eta ez formaleko esperientziak indartu eta sendotzean ere oinarrituko gara ebaluaziotik, partaidetzaren hobekuntzatik eta berrikuntzatik abiatuta.

Proiektu osoan barrena, eginiko aurrerapenak ikusarazteko eta gizarteratzeko prozesua egingo dugu. Proiektuan parte hartzen duten Donostiako, estatuko eta Hegoalde Globaleko eragileen eta kolektiboen sozializazioko partaidetza aktiboa bideratuko dugu.

 

Donostiako Udala: 19.998,92 €
Entitatea:

Emaús Fundazioa