Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Donostiako ikastetxeak hainbat kontzeptu lantzen. 2018 2018

Donostiako ikastetxeak hainbat kontzeptu lantzen ari dira, adibidez, giza eskubideak, bakea eta bizikidetza, indarkeria-eza gauzatuz.

Donostiako ikastetxeak hainbat kontzeptu lantzen. 2018 img

Proposamen hau Donostiako Udalak bere 2016ko deialdian finantzaturiko proiektu baten bigarren fasea da. Proiektu haren ardatza unitate didaktiko bat egitea izan zen, modu parte-hartzailean, “Giza Eskubideak, bakea eta bizikidetza” gaiari buruz, 4. DBHko ikasleentzat.
Bigarren fase honetan, unitate didaktikoa ezarriz, sakondu eta sendotu egin nahi dugu Donostiako hiru ikastetxetan giza eskubideen inguruan eginiko prestakuntza lana. Ikastetxe horietako irakasleak eta ikasleak prestatu eta sentsibilizatzeko helburuarekin, unitate didaktikoa ezartzearekin batera stop motion bideo bat egingo dugu gai horiek lantzeko, eta, horrela, tresna bat sortuko dugu irakasleentzat, beren irakasle ibilbidean erabil dezaten.
Azkenik, “Ikastetxean giza eskubideak, bakea eta bizikidetza babestearen sustatzaileari” saria emango diogu, helburua izanik 3 ikastetxeetako ikasleek barneratzea zeinen garrantzitsua den eta zer balio duen ikastetxeetan giza eskubideak babesteak. Gertuko norbaiten eredua erabiliz, gaia ikusarazi nahi dugu eta donostiar gazteak motibatu, beren gertueneko eremuan giza eskubideen defentsa berma dezaten.

Donostiako Udala: 29.999,99 €
Entitatea:

Mugen Gainetik