Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Lurraldea modu baketsuan defendatza. 2018 2018
Ixcán (Guatemala) udalerriko emakume indigenak, beren eskubideak eskatzen eta beren lurra (lurraldea) modu baketsuan defendatzen protagonista
Proiektuaren helburua da Ixcán udalerriko emakume indigenen rola aitortzea, beren giza eskubideak eskatzen eta beren lurra eta lurraldea modu baketsuan defendatzen protagonista gisa, emakumeek pertsonalki, maila politikoan eta maila ekonomikoan nozitzen dituzten indarkeria etnikoaren eta genero indarkeriaren aurrean. Helburua da emakume maien presentzia indartzea komunitateko eta udalerriko ordezkaritza esparruetan; horretarako, emakume horien gaitasun indibidual nahiz kolektiboak indartuko ditugu, beraiei eragiten dieten gaietan erabakiak hartzen parte hartu eta eragin dezaten. Proposaturiko estrategiak ahalduntze prozesuak, antolaketa prozesuak eta eragin prozesuak sustatzen ditu emakumeentzat, emakume taldeentzat eta haien antolaketa espazioentzat, modu baketsuan defendatzeko beren 10/55 giza eskubideak eta ama izadiaren eskubideak (beren lurra eta lurraldea). Hori egiteko, erresistentzia baketsuaren arloko ekintzak sustatuko ditugu, indarkeria-eza aktiboan oinarritzen direnak, eta salaketaren arloko ekintzak, hainbat motatako mehatxuen aurrean eta mehatxu horiek emakumeen bizitzan duten eraginaren aurrean. Era berean, helburua da komunikazio soziala eta iritzi publikoan eragitea, bai emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan, bai indarkeria horren eta udalerriko eta herrialdeko ingurumen arazoaren artean dagoen harremanaren inguruan.
Donostiako Udala: | 50.000 € |
---|---|
Entitatea: |