Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Emakumeen ahalduntzea palestinan. 2018 2018

Genero berdintasuna eta emakumeen ahalduntze soziala eta ekonomikoa sustatzea palestinako lurralde okupatuan.

Emakumeen ahalduntzea palestinan. 2018 img

Proiektu honen berariazko helburua da sustatzea genero berdintasuna, kooperatiba bateko 40 emakumeren ahalduntze ekonomikoa eta Palestinako 80 familiaren (560 pertsona: 280 emakume eta neskato, 280 gizon eta mutiko) gaitasun ekonomikoa eta soziala, Deir Ballut-eko landa komunitatean (Zisjordania, Palestina). Proiektuak bi ardatz nagusi ditu:

  1. 80 familiaren (kooperatiba bateko 40 emakumeren eta 40 gizonen) egoera ekonomikoa eta bizi kalitatea hobetzea. Horretarako, elikagaiak prozesatzeko areto bat prestatuko da, eta beste areto bat gazteak eta helduak trebatu eta prestatzeko.
  2. Emakumeen giza eskubideak, emakumeen ahalduntze soziala eta ekonomikoa eta genero berdintasuna sustatzea Deir Al Ghusun-eko herritarren artean. Horretarako, emakumeen partaidetza bermatuko da lidergoko postuetan eta kooperatibaren erabakiak hartzerakoan, 6/33 sentsibilizazio kanpaina egingo da eta eztabaidarako guneak gaituko dira.


 

Donostiako Udala: 50.000 €
Entitatea:

Bakerako Lankidetza Batzarrea