Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Genero berdintasuna landa eremuan. 2018 2018
Genero berdintasuna sustatuz landa eremuan: emakume nekazarien eskola (Nikaragua).
Proiektuari esker, Chontales Departamenduko 6 udalerritako emakume nekazarien ahalduntze soziala eta ekonomikoa sustatzeko espazio estrategikoa eratu nahi dugu, genero berdintasuna eta emakumeen autonomia sustatzeko.
Horretarako, proposamenak zera lantzen du, lehengo fasean, landan bizi diren eta lan egiten duten emakume nekazarien topagune bat sortzea (Emakume Nekazarien Eskola), genero ikuspegia lantzeko Elikadura Burujabetzan.
Hasieran, emakume nekazariek dituzten oztopoak eta mugak identifikatuko dira baliabideak (ura, lurra, haziak, trebakuntza, laguntza teknikoa, kredituak eta abar) eskuratu, erabili, eskuragarri eduki eta kontrolatzearen arloan; ondoren, prestakuntza lan bat egiten da lidergoaren eta autonomiaren arloko haien gaitasunak indartzeko eta haien ekoizpen oinarriak hobetzeko, hori oso garrantzitsua baita elikadura segurtasunerako, bai eta ekoizpen sistema osoa eredu jasangarriago baterantz eraldatzeko ere.
Donostiako Udala: | 55.315,70 € |
---|---|
Entitatea: |