Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
GGKK defendatzen dituzten pertsonen babesa. 2018 2018
Nazioarteko laguntza eta presentzia, giza eskubideak defendatzen dituzten pertsonen eta desplazaturiko komunitateen babes integralerako Kolonbian.
Nazioarteko Bake Brigaden (PBI) lanaren helburu nagusia da giza eskubideen egoera hobetzen eginiko ekarpena, laguntza lanak egiten dituen herrialdeetan; era berean, demokrazia eta partaidetza indartzen dituzten prozesu sozialak eta politikoak garatzen laguntzea. Horretarako, proiektuaren ekintzek herrialdeko gobernagarritasun demokratikoa eta sare soziala indartzea dute helburu.
Nazioarteko Bake Brigaden urte askoko esperientziak agerian utzi du nazioarteko laguntza eta presentzia positiboak direla eremu horretako erakundeak indartzeko. Nazioarteko Bake Brigaden laguntzaren oinarria ez da soilik presentzia fisikoa; horrekin batera, eragin politikoko lanaren bidez nazioarteko presioa egitea du helburu, modu horretan tokiko erakundeen lan espazioei eutsi ahal izateko eta haien antolaketa indartzeko.
Era berean, erakunde horien eragiteko gaitasuna hobetzen da, nazioarteko sareekiko harremanaren bidez, eragiteko nazioarteko biren bidez eta abar. Eragiteko lan horri esker, Nazioarteko Bake Brigadek jarduten duten herrialdeetako gobernuko egiturek beren obligazioak betetzen dituzte giza eskubideak eta eskubide horien defendatzaileak babestearen arloan, nazioarteko presioaren eraginpean baitaude.
Donostiako Udala: | 49.862 € |
---|---|
Entitatea: |