Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Uriondo udalerriko emakume nekazarien ahalduntzea. 2018 2018
Uriondo udalerriko emakume nekazarien ahalduntzea sustatzea - II. fasea (Bolivia).
Proiektu hau 2009an hasi zen Uriondo udalerriko landa komunitateetan, Donostiako Udalaren laguntzarekin, eta bigarren fasea proposatzen du, etxeko buru diren emakume ekoizleen ahalduntze pertsonaleko eta kolektiboko prozesuan aurrera egiteko. Ahalduntze horren helburua izango da emakume horiek beren baldintzak hobetu ahal izatea, eta baita beren posizioa eta komunitate barruko partaidetza publikoa ere. Zehazki esateko, proposatzen dugu hobekuntza hori bereziki ekoizpen arloan ikusaraztea; horretarako, negutegiko laboreak garatuko dira, tokiko ureztatze sistema dutenak eta antolaturiko emakumeek kudeatuak. Gainera, bermatu behar da emakumeek ekoizpen baliabideak eskuragarri izatea eta kontrolatzea, eta beharrezko gaitasunak eta trebetasunak edukitzea ekoizpen hobekuntza bermatzeko. Hobekuntza horri esker, komunitatearen elikadura segurtasuna bermatuko da eta soberakinak sortuko dira, horiek merkaturatu eta diru sarrerak lortzeko.
Donostiako Udala: | 69.760 € |
---|---|
Entitatea: |