Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Lege aholkularitza preso palestinarrentzat. 2018 2018

Aholkularitza, prestakuntza eta lege ordezkaritza preso palestinarrentzat eta haien familientzat, arreta berezia jarriz gazteei.

Lege aholkularitza preso palestinarrentzat. 2018 img

Proiektu honek 12 hilabeteko iraupena izango du eta Israelen eta Palestinako Lurralde Okupatuetan egingo da. Helburua da atxilotuen eta Israelgo espetxeetan preso dauden pertsonen lege ordezkaritzako eta laguntza juridikoko sistema hobetzea, haien familiei lege aholkularitza ematea, Palestinako biztanleen giza eskubideen inguruko ezagutzak eta gaitasunak indartzea eta Addameer sareak zabaltzea giza eskubideen urraketak salatzeko nazioartean. Proiektuak jarraipena ematen dio azken urteotan Addameer eta Sodepaz elkarteek Palestinan egin duten lanari; 2015. urtetik Donostiako Udalak finantzatzen du lan hori. Berrikuntza gisa, aurten proiektuaren ardatz nagusia izango da palestinar emakume gazteei giza eskubideen eta eskubide zibilen arloko prestakuntza ematea eta emakume preso ohiei laguntza ematea Addameer elkartearen programa berri baten bidez, emakume horiek Palestinako gizartean birgizarteratzeko lan eginez.

Donostiako Udala: 50.000 €
Entitatea:

SODEPAZ