Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Bakea eraikitzen duten emakumeak III. 2019
2017tik 2019ra bitartean, prozesu horren lehen faseak (Gasteiz eta Donostia) gauzatu ditugu.
2017tik 2019ra bitartean, prozesu horren lehen faseak (Gasteiz eta Donostia) gauzatu ditugu (Bakea eraikitzen duten emakumeak). Hausnarketa kritikorako guneak eraikitzea eta esperientziak eta ezagutzak trukatzea izan dituzte oinarri biek. Beti helburu duela emakumeen justiziarako eskubideari, erreparazio eskubideari, emakumeen oroimenerako eskubideari eta egia izateko eskubideari laguntzea, gatazka ondoko egoeretan bakea eraikitzeko prozesuetan horien ekarpenari (ikuspegia eta proposamenak) balioa emanda.
Hortaz, espazio hori indartu eta sendotuta, urrats garrantzitsu bat egin nahi dugu prozesu honetan.
Horrela, bi gizarteetan bizi izandako indarkeria gatazkei buruz Kolonbiako eta Euskal Herriko emakume antolatuek eginiko azterketa eta gatazkok nola sentitu dituzten abiapuntu hartuta, proposamen zehaztuak proposatu nahi dizkiegu politikagintzako, gizarteko eta hedabideetako eragileei, benetako gatazka ondoko egoeran dauden gizarteak eraikitzeko kontuan hartu beharko lituzketenak.
Dagoeneko, urte batzuk eman ditugu berrikuspen horretan aurrera egiten eta ideiak eta proposamenak barnean egiten. Ekarpen horiek (Eragin Politiko eta Sozialeko Agenda) gure gizarteari helarazteko unea iritsi dela uste dugu, eta, horretarako, ondokoak egiteko asmoa dugu:
Nazioarteko konferentzia publiko bat.
Erakunde eta beste eragile batzuekin lan bilerak egitea, testuak prestatzea, komunikazio kanpaina bat eta erakundeen politikan eragiteko jira berezi bat.
Donostiako Udala: | 19.288 € |
---|---|
Entitatea: |