Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Lurraldea babestu eta ingurumenari eutsi. 2019
Parte hartze ekitatiboko prozedurak aurrera eraman eta antolaketa kolektiboa, ahalduntzea eta politikan eragitea sustatzea, lurraldea babestu eta ingurumenari eusteko, III. Fasea
2015. urtean hasi zen Ixil eskualdeko jatorrizko herriek gidatutako lurrak erregularizatzeko prozesu baten jarraipena da proiektu hau.
Autonomian aurrera egin ahal izateko, antolaketa kolektiboa sustatu nahi dute, emakumeen jabekuntzan arreta berezia jarrita, lurraldeari buruzko erabakietan parte hartzeko aukera izan dezaten.
Erregularizazio prozesuan aurrera egiteko asmoz, indartu egingo dira Ixil eskualdeko 9 komunitatetako 225 emakumeren eta 196 gizonen gaitasunak, eraginerako eta elkarrizketarako gaitasunak ekintza estrategia gisa bereganatzeko eta Rio Banado nahiz Pico de Oro sektoreetako prozesu juridikoei jarraipena emateko.
Horrekin batera, ingurumena eta tokiko kontsumoa zaintzea sustatuko dute, inguruko ingurumen errealitateari erantzuna emateko.
Donostiako Udala: | 49.992,10 € |
---|---|
Entitatea: |