Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Nazioarteko laguntza eta presentzia, Kolonbian. 2019
Nazioarteko laguntza eta presentzia, Kolonbian eskubideak babesten dituzten pertsonak eta lekualdarazitako komunitateak osoki babesteko
PBI Kolonbia Giza Eskubideak babesten dituzten pertsonen, erakundeen eta komunitateen (ODC) lan esparrua babestu eta zabaldu nahi du, Giza Eskubideen Nazioarteko Arauaren esparruan lan egin eta Kolonbiako legeak zorrotz errespetaturik, tokiko erakundeek hala eskatzen badute eta Kolonbiako barne gaietan eta ODC deritzenen lanean sartu gabe.
Horretarako, PBI Kolonbiak 4 lan ardatz osagarri oinarri dituen babes integraleko eredu bat inplementatzen du: akonpainamendu fisikoa eta nazioarteko behaketa, agintari eta sare laguntzaileekin etengabe harremanetan egotea Kolonbia barruan nahiz kanpoan, komunikazio materialak ekoitzi eta zabaltzea, eta gizarte ehuna berreraikitzea, sustapena eta topalekuak jartzea erabilita, babes diferentzialaren ikuspegitik, emakumeen, komunitate indigenen eta afro-kolonbiarren egoerari arreta berezia emateko. 274.043 pertsonek jasoko dituzte proiektuaren onurak, horietatik, % 51,2 emakumeak dira.
Espainiako PBI-ri dagokionez, informazioa osatzea, zabaltzea eta partekatzea da helburu nagusia, giza eskubideak aldezten dituzten pertsonak babesteko mekanismoak elkarrekin eraikitzeko, eta PBI erakundeak lagunduta Estatu espainiarrera datozen pertsonak udalerrian daudela aprobetxatuta, bilerak izango dira gizarte zibileko kideekin, unibertsitateko komunitatearekin eta ordezkari politikoekin.
Bilera horietara, soldatapeko langileak eta PBIko boluntarioak joango dira. PBI lagun duten pertsonek Donostiako hitzaldi publikoetan parte hartuko dute, giza eskubideen urraketen egoera ezagutarazteko eta sentsibilizazioa sortzeko nahiz indarkeriarik gabeko erresistentziako eta bakean eraikitzeko esperientziak partekatzeko.
PBI Kolonbiatik eta beste proiektu batzuetatik datorren informazioa zabalduko du Estatu Espainiarreko PBIk Donostiako erakunde eta instituzioen artean, posta elektronikoa, Facebook, Twitter eta abar erabilita.
Donostiako Udala: | 39.998,71 € |
---|---|
Entitatea: |