Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

KARRIKAN. 2019

Eskubideen eta genero ekitatearen ikuspegiari ekarpena.

KARRIKAN. 2019 img

 

Eskubideen eta genero ekitatearen ikuspegiari ekarpena egin nahi dio proiektu honek, Donostiako pertsona migratzaileen eta gizarte kolektiboen artean parte hartze komunitarioko prozesuak artikulatzeko. Kontsumo arduratsua, kontzientea eta eraldatzailea kontuan hartuta egitea da nahia.

Horretarako, hainbat ikuspegi, bizipen, esperientzia, trebetasun eta kolektibo (adibidez, adinekoak, gazteak, beste jatorri bateko pertsonak, haurrak…) zenbaiten beharrak batzeko asmoa dago. Laburbilduz, Donostiako udalerrian bizi diren pertsona guztien artean, gure apustua diren komunitate inklusiboak, ekitatean oinarrituak eta eraldatzaileak sortzen laguntzeko, Bizi Hezi proiektuari esker dagoeneko hautemandako espazio publikoen bidez.

Elkarrekin lan egiteko 6 laborategi izango dira, eta ondorioak denon artean partekatu lantegi bat, horietatik Karrikan prozesu osoaren gako eta ikasbide esanguratsuak atera ahal izateko.


 

Donostiako Udala: 19.288 €
Entitatea:

Emaús Gizarte Fundazioa