Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Fundamentalismoen aurrean, jendea funtsezkoa! 2020

Sexu eta ugalketa eskubideen aldeko borrokan, batez ere Donostiako publiko unibertsitarioa kontzientziatzeko eta inplikatzeko

Fundamentalismoen aurrean, jendea funtsezkoa! 2020 img

Sexu eta ugalketa eskubideen aldeko borrokan, batez ere Donostiako publiko unibertsitarioa kontzientziatzeko eta inplikatzeko, munduko emakume gehienei eskubide horiek gozatzea eragozten dieten jarrera fundamentalistak gaitzez ditzaten.

Proiektu honek jarduera hauek aurreikusten ditu:

  • Hego eta Iparraldeko eragile sozial eta unibertsitarioen arteko artikulazio-prozesu global bat sortzea, “Fundamentalismo politiko, ekonomiko, erlijioso eta kulturalen inpaktua sexu eta ugalketa eskubideetan”
  • VI. Topaketen programa elkarrekin definitzeko. Fundamentalismoei buruzko VI. Topaketak egitea EHUren Donostiako campusean, unibertsitate-komunitateari gaiaren inguruko ezagutza kritikoak emateko, feminismoarekin eta giza eskubideen aldeko borrokarekin dituen elkarguneak aztertzeko, eta planetako hainbat tokitako mugimendu, erakunde eta sareen lana ikusarazteko eta zabaltzeko.
  • Azkenik, eragin politikoa eta mediatikoa izango duen kanpaina bat egingo da, “Fundamentalismoen aurka, funtsezkoena jendea da”, erakunde publikoak eta Donostiako gizartea fundamentalismoez kontzientziatu eta haien kontra inplikatzeko. Eragin berezia izango du publiko unibertsitarioan.

Donostiako Udala: 19.990 €
Entitatea:

Medicus Mundi