Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
GARAIZ GABILTZA II: 2020
Bizitza jasangarrien bidea nola egin
Proiektu honek bizitza justuagoak, bidezkoagoak eta jasangarriagoak eraikitzen lagundu nahi du, jarraipena emanez, bestalde, “Tipi-Tapa Bagoaz!, Hacia las Vidas SOStenibles” kanpainari eta Desazkundea eta Bizitze Ona Sarearen urteetako lanari. Horretarako, EHUk Donostian egingo dituen Udako Ikastaroen barruan, lantegi batzuk egitea planteatzen dute, batez ere.
Lantegi horiek “Garaiz gabiltza. Bizitza jasangarrien bidea nola egin” izeneko ikastaroaren jarraipena dira. Izan ere, ikastaroa 2019an ere egin zen, baina orain edukiak eta dinamikak eguneratu eta hobetu dira, ikasleek egindako ebaluazio eta ekarpenak kontuan hartuta.
Horrekin batera, hainbat komunikazio-ekintza proposatzen dira, Bizitza Jasangarriak deritzoguna zabaltzen laguntzen dutenak, zainketen (ekonomia feministatik), energiaren, ekonomiaren eta elikadura-burujabetzaren inguruko beste eredu batzuetarantz aurrera egiteko.
Donostiako Udala: | 18.649 € |
---|---|
Entitatea: |