Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Aisialdi Eraldatzailea. 2020

Donostian KONAE (Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea) garatu nahi duen hezkuntza-proiektua dugu hau, generoaren ikuspegia eta ikuspegi global-lokala oinarri dituena

Aisialdi Eraldatzailea. 2020 img

Aurten, denboraren eta zainketen ardatzei lotutako balioak eta jarrerak kontuan hartzen dituzten aisialdirako ohitura eta ereduak sustatzean zentratuko gara, kontsumo-ereduekin eta haien inpaktuekin duten harremanari buruzko gogoeta eginez.

Hauek dira ekintza nagusien helburuak:

(1) Eredu horiek Saretuz sarean sartzea, aisialdiko praktikei buruzko hausnarketa egiteko

(2). Hainbat eragilerekin elkarlanean, baloratzea zer lotura dagoen aisialdi-ereduen eta kontsumo-ohituren artean;

(3) Aztertzea aisialdiaren eta kontsumoaren arteko harreman horrek izan ditzakeen eraginak, positiboak eta/edo negatiboak, bai eta denboraren eta zainketaren ardatzak kontuan hartzeak dakartzan ondorioak ere.

Ekintza hauen bidez aldaketa sakona eragin nahi dugu entitateetan, eta, horren ondorioz, donostiarrengan.

Proiektua aurrera eramateko, Saretuz sarearen dinamikak ditugu, hala nola eraikuntza parte-hartzailearen prozesuak, elkarlaneko formazioak eta eragina −gogoeta eta ekintza kolektibotik abiatuta, eta tresna hauetan oinarrituta: komunikazioa, webgunea, sare sozialak, infografiak/liburuxkak eta kale-izendegia−.

Proiektuan interesa duten hainbat eragilek parte hartu eta aholkuak ematen dituzte. Nabarmentzekoak dira sarean parte hartzen duten 16 elkarteak, bai eta hainbat eragile sozial eta instituzional nahiz bestelako lankidetzak ere.

 


 

Donostiako Udala: 27.187 €
Entitatea:

Saretuz