Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Indarkeria matxisten aurka (INDIA). 2020

Sareak ehuntzen eta indarkeria matxisten aurkako erresilientziak sendotzen (INDIA)

Indarkeria matxisten aurka (INDIA). 2020 img

 

Proiektuaren bidez, indarkeria matxistei aurre egiteko eta indarkeria eragiten duten kausak salatzeko tresnak eta gaitasunak eman nahi zaizkie emakumeei, bai indarkeria sotila eta ikusezina bada, bai ageriko eta esplizitua bada.

Bangaloreko emakumeek jasaten dituzten errealitate desberdinei erreparatuz izan ere, han generoari beste hainbat elementu eransten zaizkio (kasta, klasea, kultura, erlijioa...), intersekzionalitatetik lan egingo da, emakumeen ahalduntzean zentratuta, emakumeak indarkerien aurka borrokatzeko eragile endogeno diren aldetik, eta sareetan antolatzea sustatuko da. Horren osagarri, hezkuntza ez-formaleko ekintzak eta komunitateko eragileak (gizonezkoak, gazteak, enpresak) sentsibilizatzeko ekintzak egingo dira, bai eta eragin politikoko ekintzak ere.

Hori guztia ikuspegi eko-feminista nabarmen batetik.

Donostiako Udala: 48.479 €
Entitatea:

Calcuta Ondoan