Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Palestinako landa-populazioaren ahalduntzea. 2020

Palestinako lurralde okupatuetan genero-berdintasuna eta landa-populazioaren ahalduntze sozioekonomikoa sustatzea

Palestinako landa-populazioaren ahalduntzea. 2020 img

Proiektu honen helburua da emakume palestinarren parte-hartzea sustatzea eta erabaki-hartzaile gisa onartuak izatea, Kafr Jammal landa-komunitateko gizarte, ekonomia eta politikan.

Helburu hori lortzeko ahaleginak hiru ardatz nagusi hauek izango ditu:

Bata, hiru gai hauei buruzko jarrerak aldatzea: emakumeek norbanako gisa eta talde gisa duten garrantzia, emakumeen eskubideak eta genero-berdintasuna; horretarako, Kafr Jammal landa-komunitatean, proiektua amaitzean, komunitatean eragile gakoak direnekin bilerak eta lantegiak egingo dira.

Bigarrena, 29 emakumek sektore ekonomikoan duten rola indartzea eta 45 pertsonaren gaitasun ekonomikoa handitzea (23 gizon eta 22 emakume), ikuspegi inklusibo, jasangarri eta berritzailearekin, Palestinako Lurralde Okupatuetan; proiektua amaitzean hori lortuko da.

Horretarako, hainbat kooperatibatako emakumeen arteko trukeak egingo dira, eta Kafr Jammal kooperatiba mistoko emakumeei diru-sarrerak ekarriko dizkien jarduera batean inbertitzen lagunduko zaie. 29 pertsonen gaitasunak indartuko dira (10 emakume eta 19 gizon), talde moduan, elkarte-ehun gisa, eta norbanako moduan, beren negozioak egoki kudeatzeko, eskubideen titular diren emakumeen lidergoa sustatuz.

Horretarako, hainbat gaikuntza egingo dira, eta, eremu horietan, garrantzi berezia emango zaio emakumearen zereginari eta bere parte-hartze aktiboari, Kafr Jamma kooperatibaren barruan lidergo-posizioa sustatzeko.

Donostiako Udala: 48.479 €
Entitatea:

ACPP