Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Emakume indigena nekazarien ahalduntzea. Ecuador. 2020
San pedro udalerriko emakume indigena nekazarien ahalduntze prozesu pertsonal, familiar, komunitario, politiko eta ekonomikoa sendotzen.
Proiektuak −Ekuadorreko Pastaza Probintziako Anzu Ibaiko Kichwa Antzinako Herriaren lurralde-kudeaketa indartzea− jarraipena eman nahi dio Pastazako kichwa nazionalitatearen autonomia-prozesua indartzeko ahaleginari, herri indigenen eskubide kolektiboak eta Antzu ibaiaren arroko naturaren eskubideak gauzatu daitezen, Pastaza probintzian 28. Blokean egiten ari den petrolio-erauzketaren aurrean.
Halaber, Anzu ibaiko Kichwa antzinako herriak bere lurraldea defendatzeko duen ahalmena handitu nahi du, estatuak eta erauzketa-enpresek osatzen duten frente kolonialaren mehatxuari aurre egiteko.
Horretarako, estrategia hauek erabiliko dira: Anzu ibaiko antzinako Kichwa herriaren gaitasunak indartzea, herri indigenen eskubideak eta naturaren eskubideak gauzatuz, beren lurraldeak planifikatu eta kudeatze aldera.
Herri indigenen eskubideak nazio eta nazioarteko araudietan onartuta daude.
Anzu ibaiko antzinako Kichwa herriaren lurralde-kudeaketako agendak kolektiboki prestatzea da proiektuaren barruko beste zereginetako bat, oinarrizko komunitateetako gizon, emakume eta gazteen partaidetzarekin gauzatzekoa dena.
Donostiako Udala: | 48.320 € |
---|---|
Entitatea: |