Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Ahalduntzea eraldatzeko! Santa Cruz, Bolivia. 2020
Emakumeen eskubideak babesteko sistema nazionalaren hauskortasunaren aurrean, eta Estatuaren Konstituzio Politiko Berria eta arau-esparru bat dauden arren −haiek aitortzen dute neskek, nerabeek, gazteek eta emakumeek eskubidea dutela indarkeriarik gabeko bizitza bat izateko−, aurrerapenak ez dira ekintza bihurtzen
Emakumeen eskubideak babesteko sistema nazionalaren hauskortasunaren aurrean, eta Estatuaren Konstituzio Politiko Berria eta arau-esparru bat dauden arren −haiek aitortzen dute neskek, nerabeek, gazteek eta emakumeek eskubidea dutela indarkeriarik gabeko bizitza bat izateko−, aurrerapenak ez dira ekintza bihurtzen, egunerokotasunean aldaketaren bat islatzen duten ekintza zehatz, behinik behin; zerbitzari publikoek ez dute ulertzen generoarengatiko indarkeriaren konplexutasuna.
Gainera, indarkeria naturalizatzen duen kultura patriarkalean murgilduta daude; egoera hori dela eta, beharrezkoa eta ezinbestekoa da gaikuntza-prozesu parte-hartzaileak eta koordinatuak garatzea gizarte zibileko gizarte-erakundeen (komunitate-sustatzaileak, emakume buruzagiak eta beste aktore batzuk) eta erakunde publikoen artean, indarkeria-egoeran dauden emakumeekin prebentzio, arreta eta defentsa lana egiteko. 7/41
Beharrezkoa da nesken, nerabeen eta emakumeen eskaerak zerbitzu-emaile publikoen jarduerarekin artikulatzea; lehenak, beren eskubideen eskatzaile gisa, eta bigarrenak, eskubide horiek babesteaz arduratzen diren langile gisa. Egoera horrek handiago egiten du gizarte-prozesu eraldatzaileak berritzeko beharra, nesken, nerabeen eta gazteen parte-hartzea konprometituz, sentsibilizazio eta ekintza lanei sormena, energia eta haien ekarpen transgresorea eransteko.
Donostiako Udala: | 35.101 € |
---|---|
Entitatea: |