Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Masaia departamentuko emakueen ahalduntzea.Nikaragua. 2020

Emakume masaien autonomia ideologiko eta ekonomikoari lagunduz, kultura matxista eta patriarkalaren eraldaketari ekarpenak egiten.

Masaia departamentuko emakueen ahalduntzea.Nikaragua. 2020 img

Masaia eta Las Flores udalerrietako emakumeen ahalduntze ideologiko eta ekonomikoari lagunduko diogu.

Alde batetik, prestakuntza eta laguntza prozesua gauzatzen landuko dugu, defendatzaile komunitarioekin eta bikote-indarkeria jasaten ari diren emakumeekin.

Las Floreseko ekoizleek nekazaritzako prestakuntza eta baliabideak jasoko dituzte, elikadura aldetik burujabe izateko baratze familiarrak sortzearren.

Ura biltzeko askak egingo dira.

Kazetariekin egingo den prozesuak emakumeen giza eskubideen ikuspegia hedabideetan sartzea ekarriko du. Kazetari eta emakumeokin, bideo-eztabaidak egingo ditugu eta autozainketa saio bat sustatuko dugu.

Bi antzezlan aurkeztuko ditugu ikastetxeetan, indarkeria prebenitzen laguntzeko. Halaber, autoestimuari buruzko liburuxka bat prestatuko dugu, emakume antolatu eta antolatu gabeei banatzeko.

Irratsaioarekin, herritarrengana iritsiko gara lantzen ditugun gaien bidez.

Donostiako Udala: 48.464 €
Entitatea:

Mugarik Gabe