Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Sexu eta ugalketa eskubideak El Salvadorren. 2020
Feministek, giza eskubideen defendatzaileek eta LGTBI erakundeek aliantza transfeministak eraikitzen dituzte, eta sexu eta ugalketa eskubideen alde borrokatzen dira El Salvadorren
Feministek, Giza Eskubideen defendatzaileek eta LGTBI erakundeek aliantza transfeministak eraikitzen dituzte, eta sexu eta ugalketa eskubideen alde borrokatzen dira El Salvadorren. Helburu dute El Salvadorreko emakume transek eta feministek politikan eragiteko agenda bat artikulatzea eta beren proposamenak ikuspuntu transfeminista batetik indartzea.
Zehazki, proiektu honek El Salvadorreko emakume trans eta erakunde feministak aliantzetan artikulatu nahi ditu, eta beren gaitasun politikoak eta eragiteko gaitasunak indartu, hainbat gaitan urratsak egiteko: sexu eta ugalketa eskubideak, indarkeriarik gabeko bizitzarako eskubidea eta giza eskubideak defendatzen dituzten pertsonen babes integrala.
Proiektuaren eragileek diotenez, hona izandako bi emaitza: gutxienez 75 feminista eta emakume transek beren sexu eta ugalketa eskubideak gauzatu eta defendatzeko dituzten gaitasunak indartu izana, eta, bestetik, Mahai Iraunkorrak, CMDLek, CONCAVISek eta ASPIDHek Batzar Legegilearen gainean eragina izateko gaitasuna handitu izana (Genero-identitatearen Legea eta Giza Eskubideen defendatzaileen babes integraleko Legea aztertzen ari dira batzar horretan).Eta hori egin dute elkarrizketa informatua sustatuz, esperientziak trukatuz eta giza eskubideen aldeko erakundeen aholkuei buruzko informazioa sortuz.
Hirugarrenik, herritarrengan eta Batzar Legegilean eragin sozial eta politikoa izateko tresnak landu eta garatu dituzte, emakume trans eta giza eskubideen defendatzaileen eskubideak urratzeari lotuta, Batzar Legegilean aztertzen ari den legeria onartzea lortu dadin.
Donostiako Udala: | 46.995 € |
---|---|
Entitatea: |