Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Buenaventura: bake feminista eta antirrazista. Colombia. 2020

Buenaventura landa eta hiri eremuetako emakume afroondorengoei, indigenei eta LGTBIei ahalduntzen laguntza

Buenaventura: bake feminista eta antirrazista. Colombia. 2020 img


 

Proiektuaren helburua da Buenaventura landa eta hiri eremuetako emakume afroondorengoei, indigenei eta LGTBIei ahalduntzen laguntzea. Kolektibo horiek indarkeria mota desberdinen biktima izan dira gatazka armatuan, eta oraindik ere larriagotutako indarkeriaren biktima dira, hitzarmenaren ondorengo testuinguruan.

Proiektuak hiru osagai ditu:

1) Gaitasunak garatzea.

2) Memoria historikoa eraikitzea eta gizarte-ehuna berreraikitzea.

3) Eragin politikoa eta sentsibilizazioa. Hiru osagai horien bidez, emakumeen LGTBI populazioaren kolektiboa dinamizatu nahi da, hobeto antolatu daitezen eta oroimena, komunitatea eta lurralde-bakea eraikitzeko aktore moduan finkatu daitezen.

Horretarako, kultura-nortasuna berreskuratu behar dute, beren arbasoen eskubideak aitortu behar zaizkie, eta gatazkak herri afroondorenean, indigenen komunitateetan eta LGTBI populazioan izan duen eragina ere aintzakotzat hartu behar da.

Gatazkak, gainera, ezinezko egin du determinazio librerako eta autonomiarako proiektu bat gauzatzea.

Donostiako Udala: 48.442 €
Entitatea:

Mundubat