Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Nekazari kitxuen indartzea. Bolivia. 2020
Anzaldo udalerriko nekazari kitxuen antolaketa eta komunitatea indartzea, elikadura-burujabetza, bidezko partaidetza politikoa eta emakumeen autonomia ekonomikoa lortzearren
Proiektuaren helburua da elikadura-burujabetza lortzea, genero-ekitatearekin, Cochabambako Anzaldo udalerri andetarreko biztanleek elikatzeko duten eskubidearen esparruan.
Jatorrizko nekazari-erakunde indigenak (IOC), mistoak batzuk eta emakumezkoenak beste batzuk, oinarri komunitariokoak eta udalerri mailakoak, indartu nahi ditu, hiru lan-ardatz hauen inguruan: Sistema agroekologikoak, klima-aldaketarekiko resilenteak, finkatzea, baliabide naturalak era jasangarrian kudeatuz, elikagaien ekoizpen agroekologikoa eta dibertsifikatua sortzeko, ureztatzea izanik funtsezko elementua ekoizpena dinamizatzeko eta tokiko elikadura-burujabetzerako. – Emakumeen ahalduntze ekonomikoa, ekoizpen-soberakinak eraldatuz sortutako nekazaritza eta abeltzaintza produktuak merkaturatzeko aliantzak sortuz.
Emakume Nekazarien Erakunde Ekonomikoa (OECA) indartuko da.
Erakunde horrek, beste OECA batzuekin batera, Eskolako Elikadura Osagarrirako menu nutritibo eta askotarikoa bermatu ahal izango du.- Gizonen eta emakumeen arteko parte-hartze politiko ekitatiboa, elikadura-burujabetzarekin (elikadurarako giza eskubidearen esparruan) eta genero-berdintasunarekin zerikusia duten tokiko politika publikoetan eragiteko.
Donostiako Udala: | 47.745 € |
---|---|
Entitatea: |