Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Eduki publikatzailea

Mugen Gainetik. 2014

Giza Eskubideen alde diharduten erdialdeko amerikako emakumeek indarkeria erabili gabe ematen dute aditzera beren lana, eta Euskal defentzaileekin esperientziak trukatzeko guneak sortzen dituzte.

Mugen Gainetik. 2014 img

Proiektuak bi helburu ditu: batetik, giza eskubideen defendatzaile kontzeptua ezagutaraztea eta horrekin identitate kontzientzia sortzea giza eskubideen alde diharduten Donostiako erakunde eta banakoetan; eta, bestetik, behar diren guneak sortzea, EHko eta Erdialdeko Amerikako defendatzaileek bake prozesuen inguruan dituzten esperientziak trukatu eta prozesu horietan izan duten eraginaren berri eman ahal izan dezaten.

Hori dena hainbat jardunalditan landuko dugu, jarduera hauen bidez: lantegiak Zuzenbide Fakultateko ikasleekin, eta topaketak eta eztabaidak erakunde eta banakoekin, betiere genero ekitatea, bake prozesuak, sexu orientazio guztiak, gazteria, elikadura subiranotasuna eta ingurumena babesten dituztenekin.

Horrez gain, zine forum bat egingo dugu, eta, horren bidez, Guatemalako defendatzaileen gainean egindako dokumentalak aztertuko ditugu. Konferentzia irekiak ere egingo ditugu.

Zenbatekoa: 29.043 €
Donostiako Udala: 18.593 €
Entitatea:

Mugen Gainetik