Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Mugen Gainetik. 2015

Erdialdeko amerikako eta euskal herriko giza eskubideen defendatzaileek gune bat sortu dute giza eskubideen eta bakegintzaren aldeko esperientziak eta estrategiak trukatzeko.

Mugen Gainetik. 2015 img

Proiektu hau iaz hasitako prozesu baten bigarren fasea da. Bi lan ardatz garbi ditu.

Batetik, giza eskubideen defendatzailearen kontzeptua ezagutarazi nahi diegu donostiar ekintzaile berriei eta EHUko Zuzenbide Fakultateko Nazioarteko Zuzenbideko ikasleei, eta, horrekin, identitate kontzientzia sortu nahi dugu giza eskubideen alde diharduten ekintzaile eta pertsonengan.

Bestetik, lehen faseko ekintzaileekin hasitako lanarekin jarraituko dugu, sakonki landuz giza eskubideen eta bake prozesuen alde diharduten ekintzaileek beren estrategien berri emateko espazioak.

Gure asmoa da, prestakuntzen, zine forumen eta topaketen bidez eta materialak sortuz, trukatuz eta zabalduz, esparru desberdinetako sei erakunde, EHUko ikasleak eta irakasleak indartzea eta giza eskubideen aldeko borrokan irmoago jardutea.

Zenbatekoa: 28,427 €
Donostiako Udala: 19.956 €
Entitatea:

Mugen Gainetik