Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Tau Fundazioa, Proide-Proega, FISC. 2015
Afrika bizia zor, zor bizia. Errekurtso naturalen espoliazioaren eragina.
Proiektu honek tresna bat izan nahi du Afrikako errealitatea ezagutarazteko, pobreziaren kausak aztertu eta salatzeko eta Afrikaren garapenaren alde lankidetzan aritzeko.
Zehazki, Saharaz hegoaldeko Afrikako baliabide naturalen espoliazioa ezagutarazi nahi dugu, eta ikusarazi horrek zer-nolako gizarte eragina duen (genero ikuspegia aintzat hartuta), pobreziaren feminizazioa eta ingurumen eragina azpimarratuta; horrez gain, espoliazioak gatazka armatuekin zer lotura duen erakutsi nahi dugu, eta zer erronka planteatzen diren azaldu, indarkeriarik gabeko ekintza aktiboa oinarri hartuta. Bestalde, gatazka iturri diren mineral eta hidrokarburoekin lotuta, proiektuaren barruan pisu handia izango dute gauzak aldatzeko egin beharreko ekintzek, betiere kontsumo kontziente eta eraldatzailearen paradigma oinarri hartuta.
Proiektua bi maila hauetan landuko da:
Batetik, Donostiako hiru ikastetxetako hezkuntza komunitatearekin; hain zuzen, 2015-2016 ikasturterako hainbat jarduera eta material prestatuko ditugu, sakonkiago ezagutzeko tokiko zer ekimen egiten diren Saharaz hegoaldeko Afrikako baliabide naturalen espoliazioa aldatzeko, arreta berezia jarriz horrek emakumeengan duen eraginean, betiere kontsumo kontziente eta eraldatzailearen paradigma oinarri dela.
Bestetik, donostiar guztiei begira, jardunaldi batzuk egingo ditugu Deustuko Unibertsitatean, "Saharaz hegoaldeko Afrikako espoliazioa: kontsumo kontzientean oinarritutako aukerak eta gizarte mobilizazioan oinarritutako ekimenak" izenekoak, oro har herritar guztiei ezagutarazteko zer ondorio dakartzan esplotaziotik eratorritako espoliazioak eta zer ekintza konkretu egin daitezkeen herritarrak mobilizatzeko.
Zenbatekoa: | 38,775 € |
---|---|
Donostiako Udala: | 29.917 € |
Entitatea: |