Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Alboan. 2016

3gt(iii): Indarkeria ez aktiboa sustatu kongoko gatazka gainditzea oztopatzen duten loturak hausteko

Alboan. 2016 img

Proiektu honen bidez herritarrak eta, batez ere, Donostiako gazte taldeak mobilizatu nahi ditugu, material elektronikoak arduraz kontsumitu eta material horiei buruzko nazioarteko erregulazioak eskatu ditzaten. Horretarako, gatazka iturri diren mineralak ustiatzen dituzten herrialdeetan garatutako nazioarteko ekimenetan parte hartzera animatzen ditugu, eta kasu horietan emakumeen elkarteek bakegile gisa jokatzen duten papera nabarmentzen dugu.

 

Gatazka iturri diren mineralen inguruan kontzientzia hartzeko, nazioarteko eta nazio mailako aliantza estrategikoak lantzen jarraitu nahi dugu.


Materialak sortu eta jarduerak egingo ditugu, prestakuntza eta ekintza prozesu bat bultzatzeko. Hau da, gazteekin parte-hartze prozesu eraldatzailea egin nahi dugu. Sentsibilizazioa, mobilizazioa eta eragintza jorratzeko jarduerak dinamizatuko dituzte, eta sortu nahi ditugun edukien egile izango dira haiek ere.

 

 

Donostiako Udala: 20.000 €
Entitatea:

Alboan