Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Mugen Gainetik+Bakeola. 2016
Donostiako ikastetxe batzuek giza eskubideak, bakea eta elkarbizitza bezalako kontzeptuak lantzen dituzte, indarkeriarik gabeko praktikan oinarrituta.
Proiektuaren helburu nagusia Donostiako ikastetxeetako irakasle eta ikasleak prestatu eta sentsibilizatzea da, giza eskubideen, bakearen eta elkarbizitzaren inguruan, ikuspegi lokal-globala erantsiz kontzeptu horiei.
Metodologia hezitzaile eta parte-hartzaileetan oinarrituta ‒adibidez, unitate didaktiko bat sortzea, sustapen-kartelei buruzko ikastetxe arteko lehiaketa bat egitea, antzerki-forum bat antolatzea, e.a.‒, ikastetxeetako irakasle eta ikasleek giza eskubideak, bakea eta elkarbizitza bezalako kontzeptuak ezagutu, landu eta barneratzea nahi dugu.
Sortutako materiala Donostiako gainerako ikastetxeetara zabalduz sozializatzea ere bada proiektuaren funtsezko osagaia, proba pilotu moduko ekimen horren bidez lortu nahi baitugu Donostiako ikastetxe gehienetan kontzeptu horiek lantzea.
Irakasleen izaera biderkatzaileari esker, pertsona askok ezagutuko dituzte kontzeptu horiek.
Donostiako Udala: | 29.995 € |
---|---|
Entitatea: |