Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Mundubat+Pausumedia. 2016
Gizartea eta politika aldatzen dituzten bake prozesuak eraikiz.
Proiektu honek tresna batzuk jarri nahi ditu bake prozesuen esku, gizarte eskaeretan oinarrituta. Gizartea eraikitzeko guneak izango dira, aldarrikapen eraldatzailez beteak, justizia, ordaina, ekitatea eta herri ahalduntzea lortzeko aldaketei bide ematea xede dutenak.
Proposatutako ekintzen bidez, gogoetak elkartu, esperientziak trukatu eta elkartasunez jokatzea nahi dugu, gatazkei aurre egiteko sortzen diren ekimen zibiletan begirada jarrita. Bake prozesuen eraikuntza bultzatuko dugu, jendeak zuzenean parte hartuta eta beren beharrak kontuan hartuta:
Arreta berezia eskainiko zaie emakumeen eskubideei eta gatazka armatuetan bizi direnen egoerari. Prozesuek irauten duten bitartean eta bukatzen direnean aldarrikapenak zer egoeratan gelditzen diren ere aztertuko da. Egiten diren ekarpenetan eskubideak modu integralean aintzat hartzea bultzatuko dugu, hiru arlo hauei erreparatuta, gutxienez: generoa, lurraldea eta justizia.
Donostiako Udala: | 30.000 € |
---|---|
Entitatea: |