Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Biladi+Sodepaz. 2016
Hezkuntza palestinarra identitate palestinarraren eraikuntzan
Proiektu honen helburua da Palestinako hezkuntzaren eta gizartearen egoera, batez ere emakumeena, donostiarrei ikusaraztea eta hurbiltzea, hainbat jardueraren bitartez. Era berean, proiektuaren helburua da Palestinarekiko elkartasun sareak indartzea eta finkatzea, batez ere Donostian.
Proiektua osatzen duten jarduerak lotuta egongo dira herrialde horretako hezkuntza eta gizarte gaiekin, eta, Israelen okupazioari eta kolonialismoari kontra egiteko, Palestinako egoera erakustearen eta ezagutzearen premia nabarmenduko dute.
Jarduerak era honetakoak izango dira: Palestinako ordezkaritza akademiko batek hezkuntza eta gizarte arloko ordezkariak eta erakundeak bisitatzea Donostian, emakume palestinarren film eta dokumentalak erakustea, irratiko zortzi programa koordinatzea eta bertan parte hartzea, eta egutegi palestinarreko lau jai kultural ospatzea.
Zenbatekoa: | 29.996 € |
---|---|
Donostiako Udala: | 24.618 € |
Entitatea: |