Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Begirada kontzienteak III. 2017

Asmoa da gogoeta kritiko bat sortzea, batez ere donostiar gazteen artean, globalizazioaren eta sistema neoliberal-heteropatriarkalaren ondorio kaltegarrien inguruan.

Begirada kontzienteak III. 2017 img

Zortzi estrategia eta ekintza ildo proposatzen dira, eta horien barruan egingo diren jarduerek prestakuntza, hezkidetza, sorkuntza, partaidetza, berrikuntza eta ekintzara igarotzea sustatzea izango dute xede. Honako hauek dira ekintza ildo horiek:
  1. "Begiradak Kontzienteak" lantegietako metodologia hobetzea
  2. Bisita gidatuak "Begirada Kontzienteak" argazki erakusketara, Zubiri Manteo ikastetxeko Merkataritza eta Marketin espezialitateko erdi mailako eta goi mailako zikloetako 1. mailako ikasleentzat.
  3. "Begirada Kontzienteak" lantegiak egitea Zubiri Manteo ikastetxean.
  4. Ikasleei laguntzeko saioak egitea, proposamen sortzaile eta artistiko bat sortzeko.
  5. Laguntza saioak egitea lantegi sortzaile-artistikoan egindako lan guztiak bilduko dituen materiala sortzeko, eta sortutako horren aurkezpen "ofiziala" egitea.
  6. Lan egitea erdi mailako eta goi mailako zikloetako irakasleekin. Lantegiak hobetzeko feedbacka, irakasgai bakoitzarena.
  7. Hezkidetzako oinarrizko prostakuntza Merkataritza ataleko irakasleentzat.
  8. Diagnostiko/ikerketa bat egitea Donostiako eta Gipuzkoako gazteen eta haien irakasleen (DBHko 4. maila eta Batxilergoko 1. maila) hezkidetza errealitatearen inguruan eta "Begirada Kontzienteak" programa zabaltzea.
 

Donostiako Udala: 29.471 €
Entitatea:

Calcuta Ondoan

Ikertze