Maiz egiten diren galderak
1. Aplikazioari buruz
Aplikazioa doakoa al da?
Bai. Aplikazioa deskargatu eta instalatu daiteke inolako kosterik gabe.
Zein dispositibotan funtzionatzen du?
Dispositibo guztieta iOs 15 eta Android 4.4 tik aurrera.
Nola azabatu dezaket aplikazioa?
Ikonoa sakatuta mantenduz, menu batek irtengo du eta bertatik aplikazioa desinstalatzeko aukera ematen da.
Nola eguneratu dezaket aplikazioa?
Eguneraketa bat dagoenean, sistemak abisatuko dizu, aplikazioaren gainean irudi gorritxo bat agertuko delako. Eguneketa burutzeko, bertara sartzea nahikoa izango da, eguneraketen atalera joan eta "eguneratu" botoia sakatuz.
Beharrezkoa al da eguneraketak instalatzea? Zer gertatzen da ez badut eguneratzen?
Eguneraketak beharrezkoak dira akatsak zuzentzeko, funtzionamendua fintzeko eta hobekuntzak jasotzeko. Aplikazioaren azken bertsioa ez baduzu, posible da ondo ez funtzionatzea.
Zer egin dezaket arazoak baditut aplikazioarekin?
Aplikazioa bapatean ixten bada edota bestelako arazoren bat baduzu, lehenik ziurtatu azken bertsioa daukazula instalatuta eta sareko konexioa daukazula. Arazoa mantentzen bada, jarri kontaktuan Udalinfo bidez (010 o 943 481000).
2. Erregistroari buruz
Nola erregistartu naiteke?
Aplikazioa instalatzean, ongietorriko pantaila agertuko zaizu eta erregistratzeko bi aukera emango zaizkizu, zertifikatu digital bidez edota datu pertsonalak sartuz.
Zergatik erregistratu beharko nuke ziurtagiri digitalarekin?
Funtzionalitate osoaz gozatu ahal izateko, esaterako "Nire karpeta" atalera sartzea edota komunikazioa guztiak kontsultatu ahal izatea.
Nola ikus ditzaket nire erregistroaren datuak?
Sarrerako pantailan dagoen edo ezker menuan dagoen "Ezarpenak" aukeran klik eginez. Bertan daude datu guztiak: izena, emaila, hizkuntza, lehentasunak,...
3. Edukiari buruz
Zergatik ez ditut komunikazio guztiak ikusten?
Segurtasun arrazoiengatik, zertifikatu digitalerakin ez bazaude erregistratuta, dispositibo horretatik sortu diren komunikazioak soilik ikusi ahal izango dituzu.
Komunikazioaren datu guztiak bete ditut eta bidaltzean akatsa eman dit. Zergatik izan daiteke?
Akatsa emateko arrazoietako bat fitxategi handi bat eranstea izan daiteke eta telefonoak nahiko memoria ez izatea. Gogoratu behar da irudien gehienezko tamainua 10MB dela.
Nola aldatu dezaket aplikazioaren hizkuntza?
Sarrerako pantailan dagoen edo ezker menuan dagoen "Ezarpenak" aukeran klik eginez, "Lehentasunak" izeneko azpiatal bat dago eta bertatik aldatu dezakezu hizkuntza.
4. Jakinarazpenak
Zer da push jakinarazpen bat?
Push jakinarazpen bat mugikorreko pantailan agertzen den mezu motz bat da eta erabiltzaileak izena eman dueneko gai baten gaineko nobedadeak gogorarazteko balio du.
Zer motatako push jakinarazpenak bidaltzen dira?
Push jakinarazpena jaso dezakezu komunikazio bat ebatzia izan denean edota erabiltzailea apuntatu deneko gai/perfil batean berriak daudenean.
Zein gai/perfil daude eskuragarri?
Une honetan dauden gaiak hauek dira:
- Lan eskaintza
- Etxebizitari buruzko berriak
- Babes zibileko alertak
- Web abisuak
- Radar mugikorraren kokapena
Jakinarazpenak aktibatu ditut baino ez ditut jasotzen.
Arazoetako bat izan daiteke nabigatzailean defektuz jakinarazpenak blokeatuta izatea. Hau konpontzeko, nabigatzailea ireki eta eskuin goikaldean dauden hiru puntutxoetan klik eginez, ezarpenetara joan behar da. Bertatik, "Jakinarazpenen baimenak" atalean sartu behar da eta ziurtatu www.donostia.eus "Baimendu" egoeran aurkitzen dela.
Nola desaktibatu ditzaket push jakinarazpenak?
Behin push jakinarazpenak aktibatu ondoren, desaktibatu nahi baditugu, nabigatzailera joan behar dugu eta klik egin eskuin goikaldean agertzen diren hiru puntutxoetan, ezarpenetara joan, eta "Jakinarazpenen baimenak" atalean, www.donostia.eus identifikatu behar dugu. Bertan, egoera aldatu beharko dugu eta "Baimendu" jartzen duen tokian "Blokeatu" jarri.