Breadcrumb
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak 12 hilabete egin baino lehen antzutu behar dira, hartarako gaituta dagoen albaitari batengana eramanda: Antzutzea txakurraren fitxan erregistratu behar da.
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak hiru ezaugarri hauetako bat betetzen dutenak dira:
- Beherago aipatzen den arraza, arraza tipologia edo arrazen arteko gurutzatzeren batekoa izatea.
- Lesio larriak eragiteko moduko ezaugarri morfologikoak izatea.
- Izaera oldarkor nabarmena izatea edo pertsonei edo beste animalia batzuei eraso egin izana.
Arriskutsutzat jotzen den animalia bat erosteak animaliaren eta jabearen gaineko kontrol handiagoa dakar, halakotzat jotzen ez diren animaliekin egiten dena baino.
Animalia horiek ezin dira inoiz ibili aske eta muturrekorik gabe, ezta aisialdi guneetan ere.
Gomendatzen dugu hausnarketa sakon bat egitea halako txakurrik eskuratu nahi izanez gero, bai eta arriskutsuak izan daitezkeen txakurren zerrendan ez dagoen animalia bat ekartzeko aukera aztertzea ere.
Arriskutsuak izan daitezkeen txakur arrazak
Legeak arriskutsutzat jotzen ditu arraza, arraza tipologia edo arrazen arteko gurutzatze hauek:
- Pit Bull Terrier.
- Staffordshire Bull Terrier.
- American Staffordshire Terrier.
- Rottweiler.
- Dogo Argentino.
- Fila Brasileiro.
- Tosa Inu.
- Akita Inu.
- American Bully.
- Akita Americano.
- American Pitbull Terrier.
- Bandogg – American Bandogg Mastiff.
Arraza horiez gain, agintari eskudunek animalia bat arriskutsua dela balioetsi eta adierazi ahal izango dute. Irizpide objektiboen arabera jardungo dute horretarako, ofizioz edo jakinarazpen edo salaketa baten ondoren (albaitari ofizialak txostena egin ondoren).
Arriskutsua izan daitekeen txakur baten jabearen eta paseatzaileen betebeharrak
- Adinduna izatea.
- Zigor aurrekaririk ez izatea.
- Jabeak eta animalia paseatzen dutenek arriskutsu izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia izatea..
- Animalia erroldatuta dagoen udaleko arriskutsuak izan daitezkeen txakurren erroldan erregistratzea.
- Arriskutsua izan daitekeen txakur bakar bat paseatzea.
- Txakurra beti muturrekoarekin eramatea.
- Uhal ez-hedagarri bat izatea, gehienez ere 2 metro luze dena.
- Arnesak debekatuta daude, osasun arrazoiengatik izan ezik (albaitariaren ziurtagiri bidez egiaztatuak).
- Animalia paseatzen den bakoitzean, lizentzia eta erregistroa eramatea.
- Galarazita dago arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak gune zoologiko baimenduetatik kanpo haztea eta gurutzatzea, bai eta saltzea ere.
GARRANTZITSUA: Betebehar horiek betetzen ez badira, zehapen bat jarriko da.