Breadcrumb
AURREKONTUAK- bannerra - txikia2 2021
AURREKONTUAK - timeline enlaces - 2021 fase 6
AURREKONTUAK- titulo - proposatu - 2021
PROPOSAMENAK EGITEKO FASEA
2021eko marxoaren 15etik 28ra
AURREKONTUAK - TESTUA - PROPOSATU jaso aurretik- 2021
Proposamena egiterakoan, partaide bakoitzak bere burua identifikatu beharra zeukan, proposamena banako gisa hala elkarte gisa egiten zen argitzeko helburuarekin.
16 urte baino gehiago eta Donostiarekin harremanen bat zutenek egin zitzaketen proposamenak: bertan bizi, ikasi edo lan egin, bertan jabetzaren bat ,eduki, etab.
Elkarteei dagokienez, proposamena egiteko entitateen udal erregistroan inskribatuta egon behar dute.
Proposamen bakoitzeko fitxa bat bete behar zen eta nahi bezainbeste fitxa bete zitezkeen datu hauek beteta: zer hobetu nahi den, non dagoen eta nola egin...
Partaidetzazko Aurrekontuen prozesuan aurrera egiteko, proposamenek baldintza hauek bete behar dituzte:
- Udal Eskumenekoak izatea.
- Udal politika orokorrekin kontraesanean ez egotea.
- Interes publikokoak izatea.
- Inbertsioa suposatuko duen proiektua izatea eta urtean exekutatuko dena.
- Partaidetza prozesu baten emaitza ez ezabatzea.
- Hurrengo aurrekontuak konpromisoan ez jartzea.
- Bideragarritasun azterketa gainditzea.
- Gehienez 300.000 €-ko inbertsioa eragin behar dute.
- Antzeko proposamenak multzokatu egitea proposatuko zaie aurkeztu dituzten pertsonei.
- Bertan behera geratuko dira iraingarriak diren edo errespetuaren eta giza eskubideen kontra dauden proposamenak .
dokumentu osoa PDF
Deskargatu 2021eko Partaidetzazko Aurrekontu prozesuaren antolaketari buruzko xehetasun guztiak jasotzen dituen PDFa.